Manifestu Arinaren Printzipioak



Printzipio hauek jarraitzen ditugu:

Gure lehentasun nagusia bezeroa gogobetetzea da
baliodun softwarea garaiz eta modu
jarraian entregatuz.

Baldintza aldaketak onartzen ditugu garapen prozesuan, baita lana oso garatuta dagoenean ere.
Prozesu Arinek aldaketa probesten dute bezeroari lehiakortasun-abantaila eskaintzeko.

Software funtzionala maiztasunez entregatzen dugu, bi aste
eta bi hilabete artean; lehentasuna ahalik eta epe
motzenak dauka.

Negozio arduradun eta garatzaileok elkarlanean dihardugu,
egunero, eta proiektu guztian zehar.

Proiektuak motibatutako norbanakoetan oinarritzen dira.
Beharrezkoa duten ingurune eta laguntza eman behar zaie,
eta lanaren ardura beraiengan utzi.

Garapenerako ekipoaren eta beren kideen arteko komunikazio
eraginkorrena aurrez aurreko elkarrizketa da.

Funtzionatzen duen softwarea da aurrerapen neurri nagusia.

Prozesu Arinek garapen jasangarria bultzatzen dute.
Promotore, garatzaile eta erabiltzaileak erritmo konstante bat mantentzeko gai izan
behar gara modu indefinituan.

Diseinu ona eta bikaintasun teknikoa zaintzeak
Arintasuna hobetzen du.

Sinpletasuna -burutu gabeko lan kopurua maximizatzeko
artea- funtsezkoa da.

Arkitektura, baldintza eta diseinu onenak autoantolatutako
ekipoek sortutakoak dira.

Maiztasun jakinez, eraginkortasuna hobetzeko hausnarketa
burutzen du ekipoak, eta ondoren, bere portaera
emaitzetara egokitzen du.




Manifestura itzuli